top of page

VII. jarduera

 

 

LEXIKOA

  • Unik: onik

  • Baihiz: baihaiz

  • Bedereka aldiz: aldi bakoitzean

  • Non botzenago: naun zoriontsuago

  • Ezi Errege gertaturi: Errege gertaturik baino

  • Elhaketan: hizketan

  • Erhogo: erokeria, txorakeria

  • Dostatu: dibertitu

  • Noiz nakidina dakidan: jakin dezadan noiz etor naitekeen

III

Argia daritzanari

 

 

Gauik, egunik

Eztinat unik,

Hireki ezpaniz Argia:

Hireki ezpaniz

Itsu hutsa niz,

Zeren baihiz en'argia.

 

Hirekil'aldiz,

Bederak'aldiz,

Bazter lekutan baturik,

Nonbait banago,

Nun botzen-ago,

Ezi Errege gertaturik.

 

Lagun-artean,

Hel nadinean,

Elhaketan, erhogoan,

Eznun dostatzen,

Eznun mintzatzen,

Hi beti, beti, aut gogoan. (…)

 

Beraz higanik

Egin, jadanik,

Noiz nakidana dakidan

Jin, eta nura,

Gorde-lekura,

Eta hi han bat akidan.

 

GALDERAK

 

-Zein da Oihenartek erabiltzen duen euskalkia?

 

-Zein da testuan agertzen den gaia

 

-Eman azalpen bat lehenengo bertsoko hitz-jokoari

 

-Zer dio azken ahapaldiak?

    a) Laster jakingo dut nora joan zu ez ikusteko.

    b) Esadazu jakin dezadan noiz eta nora etorri, han bat egin

        gaitezen.

    d) Jadanik badakit zer egin gordeleku batera joateko eta noiz

        egongo naizen bakarrik.

 

-Zein metrika eta errima erabiltzen ditu ?

bottom of page