EUSKAL LITERATURA
XVII. mendea
VI. jarduera
TARTASEN IDAZKERA ASKE, LOKABE, IA PUNTURIK GABEA DA. HONA HEMEN HAREN TESTU BAT NON IKUSIKO DUZUN EZAUGARRI HORI.
IRAKURTZALIARI
Neure adeskidia, igaren urthian egin dut eta ezarri argira libruto bat euskaraz, zoiñen izena baita Onsa Hilzeko Bidia eta konprenitzen baititu onsa hilzeko moienak, han ageri den bezala. Geroz aurthen Iinkoaren aiutu saindiarekila batian egin dut eta nahi kanporat idoki bertze piezato bat, zoiñen handitarzuna oro zerraturik baitago esku bat paperen boluman. Han ikusiko duzu hirur prinzesa ederrik, zoin baitira orationia, barura eta amoina; halaber goix-arratzez egin behar duzun konzenziaren examena eta Andere honaren lethariñak. Haien irakurtzian egiten baduzu zure arimaren profitia eta Iinkoari othoi egiten obra honen Autoragatik, ukhenen drauzut mila obligatione eta Iinkoak emanen drauzu zelian zure penaren rekonpensia.
LEXIKOA:
-
Igaren: igaro, igarotako
-
Moienak: bideak
-
Amoina: limosna
-
Aiutu, idoki …
ADITZ LAGUNTZAILEAREN ELIPSEA.
- Neure adeskidia, igaren urthian egin dut eta ezarri (DUT) argira libruto bat euskaraz.
Kontsonanete asperenduna (h daukana gero): urthian
- Geroz aurthen Iinkoaren aiutu saindiarekila batian egin dut eta nahi (DUT) kanporat idoki bertze piezato bat.
Errotazismoa: bertze
ZEINISMOA ETA HITZ ORDENA
-(…) libruto bat euskaraz, ZEINEN izena BAITta Onsa Hilzeko Bidia eta konprenitzen BAITitu onsa hilzeko moienak [bideak], han ageri den bezala.
Eta ez: (…) libruto bat euskaraz, ZEINEN izena Onsa Hilzeko Bidia BAITta eta onsa hilzeko moienak [bideak] konprenitzen BAITitu, han ageri den bezala.
-Han ikusiko duzu hirur prinzesa ederrik, ZEIN BAITira orationia, barura eta amoina.
hirur (hiru)
Eta ez: Han ikusiko duzu hirur prinzesa ederrik, ZEIN orationia, barura eta amoina BAITira.
Zenbakien erabilera berezia: …-r

