EUSKAL LITERATURA
XVII. mendea
I. jarduera
LEXIKOA:
-
Zeraukaten: zioten
-
Egundaiño: sekula
-
Egunean: orain
-
Ezkaitezilla: ez gaitezela
-
Gauzaren: gauza
-
Ibentzea: ipintzea
-
Perilean: arriskuan
V. KAPITULUA
Egun batez galdegin zeraukaten Alexandro handiari, ea nolatan erdietsi eta irabazi zuen hanbat biktoria? Hanbat on eta onhasun? Hanbat hiri eta erresuma? Eta ihardetsi zuen laburzki: Nihil procrastinans. Ez deus luzatuz, ez deus biharamuneko utziz. Etzuela egundaiño egunean egin ahal zezan gauzarik biharamuneko utzi; etzela egundaiño gerokoan fidatu, eta halatan hain irabazi handiak egin zituela.
Ezkaitezilla beraz gu ere gerokoan fida. Zeren geroko hartan, bentura bat ahal badateke ere, ez ordea segurantzarik; eta erhokeria handia da segur behar duen gauzaren, benturan ibentzea: biharamuneko esperantzan eta perilean uztea.
GALDERAK
-Zein da testu honen gaia?
-Ikusi duzu testuan erabilitako euskalkia ez dela gurea bezalakoa. Azpimarratu lexiko edo aditz formak gurearen ezberdinak direnak. Aurkitu ondoren begiratu interneten zein euskalkiri dagozkion.
-Zer mezu dakar testuak?
-Zergatik erabili du Alexandro Handiaren historioa?
-Idazleak sinonimoak erabiltzen ditu baina zergatik egiten du hau? Aurkitu adibide batzuk.
-Aurkitu paralelismoaren adibideren bat.
-Identifikatu idazlea
II. jarduera
Abiatu zen egun batez Iondone Petri, itsas gaiñean, Iesukristo bere nabusiagana. Eta abiatu zen berehala oiñez, untzirik eta xaluparik edo batelik gabe, leihorrean izan bailliz bezala, fidantzia handi batekin, esperantza segur batekin, bere Iainko nabusiagana zihoanaz geroztik, haren faborearekin batean, itsasoak iasanen zuela, etzela ithoko, eta ez hondatuko. Eta etzen ez enganatu. Zeren fidantzia hark iraun zeraukan bitartean iasan zuen itsasoak, etzen ondora, leihorrean bezain segurki eta gogortki finkatzen zituen oiñak. Baiña gero haize bat iaikirik, itsasoa handitzen, eta haserretzen hasi zenean, hasi zen halaber Iondone Petri ere, izitzen, ikharatzen, dudatzen, esperantzaren eta fidantziaren galtzen. Eta nola baitzihoan dudatuaz, eta fidantziaren galduaz, hala zihoan itsasoan barrena ere sarthuaz, estaliaz eta hondatuaz: halako moldez, ezen azkenean guztiz honda etzedin, bere nabusiak eskua goiti edukitzeko, eman behar izatu baitzeraukan, erraiten zioela: Modicae fidei, quare dubitasti? (Mt. 14). Ha fede aphurretakoa, fidantzia gutitakoa, zergatik dudatu duk? Zergatik ez aiz leheneko gogoan eta sinhestean fin egotu? Fidantzia izan zuen bitartean, ongi ioan zeikan, orduan iasan zuen itsasoak. Baiña fidantzia hura faltatu zeikanean, faltatu zeikan itsasoari ere, iasaiteko eta sostengatzeko indarra eta botherea. Halatan erraiten du errege Davitek: Qui confidunt in Domino sicut mons Sion. Iauna baithan fidatzen direnak Siongo oihana eta mendia bezala izanen dira: hura bezain fermo, fintko, segur eta bortitz.
GALDERAK
-Zein da testu osoa idazteko erabiltzen duen teknika narratiboa?
-Zein da testu honen helburua?
-Adierazi sinonimo batzuk.
-Idazleak bere tesiari indar gehiago emateko teknika berezi bat erabiltzen du, zertan datza?

