top of page

GALDEREN ERANTZUNAK:

 

 

I.Jarduera

-Zein da testu honen gaia?

Testu honetan lantzen den gai nagusia honako hau da: “Gaur egin dezakezuna biharko ez utzi”.

Axularren ustetan, alferkeria bekaturako bidea da, eta horretarako hainbat argudio erabiltzen ditu.

Alexandro handiari buruz hitz egiten du. Bere lorpen guztiak nola lortu zituen galdetzen du.

Alexandro eredutzat hartuz, egitekoak geroko ez uztea azpimarratzen du.  Garaipenak lortzeko mezu bat da. Bere urratsak jarraitu beher direla.

 

 

-Ikusi duzu  testuan erabilitako euskalkia ez dela gurea bezalakoa. Azpimarratu lexiko edo aditz formak gurearen ezberdinak direnak. Aurkitu ondoren begiratu interneten zein euskalkiri dagozkion.

Iparraldeko euskalkian, Lapurteaz hain zuzen, idatzita dago.

Hori adierazteko, H-aren erabilera egiten du, eta gainera, aditzak ere Sara inguruko euskalkian idazten ditu.

Adibidez: zeraukaten, erdietsi, onhasun, erhokeria, perila …

 

 

-Zer mezu dakar?

Testu honen mezua honako hau da: ez ditugula betebeharrak gerorako utzi behar, momentuan bertan egin ahal baditugu. Horretarako, testuinguru erlijioso batean kokatzen da.

 

 

-Zertarako erabili du egileak Alexandro Handiaren istorioa?

Idazleak Alexandro Handiaren istorioa erabiltzen du adibide bat emateko, eredu on bat jarraitzeko eta mezua argiagoa izateko, eta hori egiteko, hainbat argudio ematen ditu. Beste batzuen adibideak erabiltzen ditu bere testuan idazten duena, bere tesia argudiatzeko.

 

 

-Idazleak maiz erabiltzen du sinonimia. Zer helbururekin? Topatu adibideak testuan.

Garrantzi handiagoa emateko zenbait hitzi. On eta onhasun, hiri eta erresuma, erdietsi eta irabazi, ez deus luzatuz eta ez deus biharamuneko utziz, etzuela biharamuneko utzi eta etzela gerokoan fidatu, biharamuneko esperantzan eta perilean uztea...

Sinonimoen bitartez kontzeptuak errepikatzen dituzu argi geratu daitezen,hau da, mezua oso argi uztea gauzak behin eta berriz errepikatuz.

 

 

-Aurkitu paralelismoaren adibideren bat.

Paralelismoak:

Hanbat biktoria? Hanbat on eta onhasun? Hanbat hiri eta erresuma, ez deus luzatuz. Ez deus biharamuneko utziz. Etzuela egundaiño egunean egin ahal zezan gauzarik biharamuneko utzi; etzela egundaiño gerokoan fidatu. Biharamuneko esperantzan eta perilean uztea.

 

 

-Identifikatu idazlea.

Axular da idazlea. Hau testuaren estiloan ikus daiteke, baita hizkuntzan ere, izan ere, bere euskalkia erabiltzen du testu osoan zehar. Galderak dira adibide nagusia.

Ohitura handiak: Galdera erretorikoak, hausnarketarako bota.

 

 

II. Jarduera

-Zein da testu osoa idazteko erabiltzen duen teknika narratiboa?

Teknika narratiboa erabiltzen du.

Hori egiteko, estilo argumentatibo bat erabiltzen du. Estilo motak hau esaldi luzeak egiten (emendiozko juntagailuak, puntuazioa), azalpenezko esaldia, ipuintxoak… erabiltzen datza.

Justifikatzeko esaldi luzeak badaude “ (Hasiera kopiatu )… (bukaera kopiatu)”

 

 

-Zein da testu honen helburua?

Testu honen helburua honako hau da: ez dugula jainkoarengan fedea galdu behar eta horrela seguru egongo gara, ez gara galduko. Honen ondorioz, jainkoarengan sinisten dugun bitartean irmo egongo gara.

Ideia hau indartzen duen esaldi baten adibidea hau izango litzake:

“Iauna baithan fidatzen direnak Siongo oihana eta mendia bezala izanen dira: hura bezain fermo, fintko, segur eta bortitz.”

 

 

-Adierazi sinonimo batzuk.

 

Abiatu zen egun batez Iondone Petri, itsas gaiñean, Iesukristo bere nabusiagana. Eta abiatu zen berehala oiñez, untzirik eta xaluparik edo batelik gabe, leihorrean izan bailliz bezala, fidantzia handi batekin, esperantza segur batekin, bere Iainko nabusiagana zihoanaz geroztik, haren faborearekin batean, itsasoak iasanen zuela, etzela ithoko, eta ez hondatuko. Eta etzen ez enganatu. Zeren fidantzia hark iraun zeraukan bitartean iasan zuen itsasoak, etzen ondora, leihorrean bezain segurki eta gogortki finkatzen zituen oiñak. Baiña gero haize bat iaikirik, itsasoa handitzen, eta haserretzen hasi zenean, hasi zen halaber Iondone Petri ere, izitzen, ikharatzen, dudatzen, esperantzaren eta fidantziaren galtzen. Eta nola baitzihoan dudatuaz, eta fidantziaren galduaz, hala zihoan itsasoan barrena ere sarthuaz, estaliaz eta hondatuaz: halako moldez, ezen azkenean guztiz honda etzedin, bere nabusiak eskua goiti edukitzeko, eman behar izatu baitzeraukan, erraiten zioela: Modicae fidei, quare dubitasti? (Mt. 14). Ha fede aphurretakoa, fidantzia gutitakoa, zergatik dudatu duk? Zergatik ez aiz leheneko gogoan eta sinhestean fin egotu? Fidantzia izan zuen bitartean, ongi ioan zeikan, orduan iasan zuen itsasoak. Baiña fidantzia hura faltatu zeikanean, faltatu zeikan itsasoari ere, iasaiteko eta sostengatzeko indarra eta botherea. Halatan erraiten du errege Davitek: Qui confidunt in Domino sicut mons Sion. Iauna baithan fidatzen direnak Siongo oihana eta mendia bezala izanen dira: hura bezain fermo, fintko, segur eta bortitz.

 

 

-Idazleak bere tesiari indar gehiago emateko teknika berezi bat erabiltzen du, zertan datza?

 

Idazleak bere tesiari indarra emateko, David erregeak erraiten duena esaten du.

Horretarako, autoritatearen argudioak erabiltzen ditu, itun zahar eta berriak aipatuta (Mateo, David erregea)

Autoritatezko esaldiak erabiltzen ditu apostoluak esandako esaldiak baldin badira. Esaldi mota hauek latinez idazten ditu. Honen adibide bat honako esaldi hau da: “erraiten zioela: Modicae fidei, quare dubitasti?”

Itun berriari buruz hitz egiterakoan, Jesukristoren bizitzari buruz, besteak beste, lau apostoluen (San Juan, San Marcos, San Mateo, San Lucas)izenean kontatzen ohi ditu gertarariak.

Itun zaharrari hitz egiterakoan, berriz, bibliako edozein pasarte azaltzen ditu, baina inoiz ez du apostoluen izenean idazten.

 

III. Jarduera

-Zein liburutan aurki dezakegu jarduera honetako bertsoa?

Hau Noelak izeneko liburuan agertzen da. Liburu honek lau zati ditu, eta bertso hau lehenean agertzen da  “Noelez, edo Jesus Kristoren sortzearen gañeko kantez” deitua.

 

 

-Zertarako egin zituen bere lanak?             

                     a. otoitz egiteko itsasoan

                     b. kantatzeko

                     d. katetxima ikasteko

 

-Zein da gaia?

Jesukristoren jaiotzari buruz hitz egiten dute, Ama birginaren erditze lanei buruz hain zuzen.

 

-Zein errima eta metrika erabiltzen ditu Etxebarrik?

metrika: 4/4 + 4/3 (8-7-8-7…)

errima: lerro bikoitietan

 

IV. Jarduera

-Zein da bertso honen idazlea? Non aurki ditzazkegu?

Etxeberri Ziburukoarenak - Noelac

 

 

- Zein da bertsoen gaia?

Santuen bizitzak (Ignacio Loiolakoa)

 

 

- Ze metrika eta errima erabiltzen ditu?

metrika: 4/4 + 4/3

errima: lerro bikoitietan

 

V. Jarduera

-Argi dago bertso hauek Etxeberri Ziburukoarenak direla. Baina zer liburutan aurki ditzazkegu? eta zertarako idatzi zituen?

Bertso hauek Etxebarri Ziburukoaren bertsoak dira, manual debozionezkoak hain zuzen, hau da, marineleek itsasoan erabiltzeko. Itsas gizonei laguntza espirituala emateko egin ziren bertso hauek.

 

 

-Zein metro eta errima mota erabili du bertsoak egiterako orduan?

Testu hau lerro bakoitzean antolatuta dago: 4/4   //   4/3

Hemistikioa erabiltzen du ( // ) eta hau esaldia bitan banatzeko balio du.

 

 

-Bilatu hiperbatonen bat.

Hiperbatona (esaldien ordena aldatzea, aditzetan batez ere) : duzun guardatu, zaitzula errendatu

 

 

- Zein euskalki erabiltzen du idazleak?

Idazleak lapurtera euskalkia erabiltzen du.

Hau kontsonante azpiratuan ikusi dezakegu: belhar, buthatzean, barkha, bethi …

Deklinabidea, lexikoa, azpiraketa, aditza… ere erabiltzen ditu

 

VII. Jarduera

-Zein da Oihenartek erabiltzen duen euskalkia?

Lapurtera-behenafarrera

 

-Zein da testuan agertzen den gaia

 

Maitasuna. Adibide batzuk eman.

 

 

-Eman azalpen bat lehenengo bertsoko hitz-jokoari

  egun/gau, argi/ilun, Argia/argia

 

 

-Zer dio azken ahapaldiak?

             a) Laster jakingo dut nora joan zu ez ikusteko.

             b) Esadazu jakin dezadan noiz eta nora etorri, han bat egin gaitezen.

             d) Jadanik badakit zer egin gordeleku batera joateko eta noiz egongo naizen bakarrik.

 

 

- Zein dira metrika eta errima ahapaldietan?

  5-5-8-5-5--8

 

bottom of page