top of page

III. jarduera

 

 

ERDITZEAREN GAÑEAN

 

Bi esposak zirenean

borda xarrean sarthu,

ahalik hobekiena

bazuten gerizatu.

 

Biharamunean beha

zeudezela tristerik,

erditzeko orena zen

herstu uste kaberik.

 

Illhargiak zuenean

egin bide erdia,

seme ederraz erdi zen

Birjina Ama garbia.

 

Hargatik etzuen galdu

Birjinen ohorea:

ezeñ mundantzarik gabe

egin zuen Semea.

 

Emagiñaren etzuen

niola ere beharrik:

zerengatik ez baitzuen

sentitu dolorerik.

 

Bulharra zitzaion betan

mirakuluz ethorri:

edoskitzera zioen

eman bere Haurrari.

 

Amak ase zuenean

eta ungi unhatu,

denborak ziotsan bezain

ungi zuen troxatu.

 

Manjaterean pausatu

zuen lo egiteko:

ezen berze sehaskarik

etzuen emateko.

 

GALDERAK

 

-Zein liburutan aurki dezakegu jarduera honetako bertsoa?

 

-Zertarako egin zituen bere lanak?

                     a. otoitz egiteko itsasoan

                     b. kantatzeko

                     d. katetxima ikasteko

 

-Zein da gaia?

 

-Zein errima eta metrika erabiltzen ditu Etxebarrik?

 

IV. jarduera

SANT IGNAZIO LOHYOLAKOARI

ESKERRAK

 

O Ignazio, Eskaldun

guztien ohorea:

zeruetan zaren, othoi,

gure othoitzgillea.

 

Kitaturik gerletako

bandera, urguilluak,

hautatu zintuen Jesus

onaren konseilluak.

 

Franzes Xabier zen zure

banderara ethorri,

zeiñ baitzinduen Indien

Apostolu egorri.

 

Zure banderara ziren

bi anahia Egiak,

Aitonen seme nobleki

iauregian haziak.(...)

 

Hasi ziñen gerla egiten

Luter apostatari,

hasi bihotza argitzen

infidel itsuari.

 

Eskolak zintuen bazter

guztietan ideki,

hetan gazte errebesak

berthutera iraiki.(...)

 

Bereziki ni nazaitzu

zordun, zeren zuretan,

dakidana ikhasi baitut

eskola sainduetan.(...)

 

GALDERAK

 

-Zein da bertso honen idazlea? Non aurki ditzazkegu?

 

-Zein da bertsoen gaia?

 

-Ze metrika eta errima erabiltzen ditu?

 

V. jarduera

Untziaren gatik guztiek egiteko othoitzak

(…) Untzia salborik heldu denean

Zenbat mendi ferdeetan baita belhar husua,

Husuagoa dagotzu eskerrezko kantua.

Zeren elzaurraren pare delarikan untzia,

Guardatu baituzu oso eta salbo guztia.

Hanbat beraz duzula esker zenbat handietarik,

Itsasoan begiratu baituzu kaltetarik.

 

Untzia galtzen bada

O Iongoiko tristetuak esportzatzen tutzuna,

Arren konsola ezazu doloratu presuna.

Ezen gure bihotza da triste eta larria,

Zeren itsasoan galdu dugun geure untzia.

Hartarakotz bada hartu dugun kalte handiaz,

Pazienzia iguzu arren zeure graziaz.

Eta egizu gaitza den arimaren onetan,

Ontasuna nola zure esker eta kantetan.

 

Untzia buthatzean

Iauna egorrazu ungi barkha istillerotik,

Nola bethi dohatsuki illkhiko den portutik.

Itsasoko o Patroñak, Birjina dohatsua,

San Piarrez, eta Andrez, eta Elmu Saindua.

Egiozue Iongoiko puxantari eskea,

Kaltiarro gertha eztadin buthatzen den barkhea.

 

Untzia zaharturik enkallatzean

Iauna untzi zahartua uraren bazterrera,

Itzultzen dugu egin zen istillero berera.

Hartarakotz laudorio zaitzula errendatu,

Perill hanbaten artean zeren duzun guardatu.

 

GALDERAK

 

-Argi dago bertso hauek Etxeberri Ziburukoarenak direla. Baina zer liburutan aurki ditzazkegu? eta zertarako idatzi zituen?

 

-Zein metrika eta errima mota erabili du bertsoak egiterako orduan?

 

-Bilatu hiperbatonen bat.


-Zein euskalki erabiltzen du idazleak?

bottom of page