EUSKAL LITERATURA
XVII. mendea
JOAN TARTAS
-
1610, Sohüta
-
Bi liburu:
-
Ontsa hiltzeko bidea, 1666
-
Arima penitentaren occupatione devotaq
-
-
Aita: Sohütako nekazaria
-
Joanen osaba zaharra: Leizarragaren Bilbiaren zuzentzaileetako bat
-
Oloroeko Donamaria katedraleko kalonje zela, Arüeko erretore izendatu zuten, eta titulu horrekin sinatuko zituen bere bi obrak.
-
Arüen zelarik, bere obra garrantzitsuena eta zabalduena argitaratu zuen: Ontsa hiltzeko bidia. Heriotza on bat izateko pausoak eta prestakuntzak argitzen ditu.
-
1673an Arüeko eta Atharratzeko erretoretzat sinatu zuen Oloroeko gotzainari zuzenduriko diskurtsoa.
-
Tartasek euskara bere artzain lanerako lanabestzat erabiltzen zuen, Elizaren doktrina zabaltzeko bide gisa.
-
Tartas, Axular eta beste asko bezala, mamiaz gainera formaz ere kezkatu zen: honek gaur ere estimagarri bihurtzen du bere obra.
-
Kritikarien iritziz, haren libururik onena lehenbizikoa da.
-
Itzultzaile trebea: gaztelania, frantsez eta latinezko testuak.
ONTSA HILTZEKO BIDIA
-
Aszetika liburua: ondo hil nahi duenak ondo bizitzen ikasi behar du. Ondo bizitzeak, noizbait hilko garela oroitzea eskatzen du.
-
Filosofo klasikoen eta bilbiaren eta kristau-idazleen aipuak tartekatu.
-
Erregeen bizitzako gertakariak kontatu, maila jasoz.
-
Adibideak, irakurlearentzat atsegina izateko
-
Axularren kutxua, baina trauskilagoa eta estilo, edergarri eta baliabideetan txiroagoa.
-
Europan zabaldutako salbazio-plangintza indibidualizatzaileari jarraitu.
-
-
Argitaratzeko arazoak: inkisizioak burututako zentsura, bertan agertzen da lehen aprobazio delakotik azkenera zortzi urteko aldea baitago. Autore paganoen aipuak begirune handiegiz hartu zituen.
-
Euskalkia: Amikuzenekoa (zuberera eta behenafarrera)
-
Zenismoaren erabilera
-
Puntuazioa
-
Bizitzari / Heriotzari
-
Autoritatezko hitzak axularren (irun berria eta zaharrak) tartas /beste pertsona batzuen iritziak ere)
-
Elipsea axularrek ez asko
ARIMA PENITENTEAREN OCCUPATIONE DEVOTA
-
Gai nagusia: kristauen gogoeta aszetikoak
-
Atalak: otoitza, baraua eta amoina.
-
Editorearen ezjakintasunagatik akats ortografiko asko.
-
Mitxelenak hasieran Tartas zubereraz idatzi zuen lehen idazletzat hartu zuen, ustez eta Arnaud Oihenart mauletarrak behenafarreraz idatzi zuela. Aurrerago, ordea, Tartasen hizkera Amikuzeko euskara dela ondorioztatu zuen, zubereraren eta behenafarraren arteko zubi-hizkera dela eta. Liburuetako euskararen oinarrian egilearen sorterriko euskalkia bide dago, beraz, baina euskara zabalagoa bilatzen du, berak aitortu bezala Ontsa hiltzeko bidearen "Irakurtzailiari" atarikoan:
-
Euskera ez oso landua, baina berezkoa eta solas zalea.
-
Originaltasuna: nahasketa (alde batetik serio, jakintsu eta kulturazale; beste aldetik, arrunt zakar eta barregarri.
-
Puntu, koma eta geldiuneak ahaztu: espontaneismo modernoa (testuari lastertasuna eman)
-
Azalpen-hitzak: istorioak, adibideak eta gogoetak. Aipu funtzioa. Hirugarren pertsona.
-
Super-hitzetan: aholkuak eta deiak, era estu eta larrian. Hartzailea esnatu, zirikatu, mugiarazi. Bigarren pertsona.
-
Tradiziotik eta sermongintzatik asko aldendu gabeko prosa, baina ez oso landua ezta neurtua. Anarkikoagoa eta estilo baliabideetan eskasa.
-
Prosaren erritmoak: ekintari bizitasuna eman.

