EUSKAL LITERATURA
XVII. mendea
SARAKO ESKOLA
JATORRIA:
XVII. mendea izpiritualtasunaz beteriko mendea zen, eta kultura oso lotuta zen izpiritualtasunari. Izpiritualtasuna hedatzeko, inguruko apaizek herri hizkuntza erabili zuten: euskara. Hori zela eta, XVII. mendea euskal kulturaren pizkundearen mendea izan zen.
Sarako eskola berez ez zen eskola bat, baizik eta ezaugarri komunak zituzten idazle batzuen taldea edo mugimendu literarioa. Hain izan zen garrantzizkoa, non ekialdeko idazleetan ere izan baitzuen oihartzuna eta eragina, hala nola Axular, Etxebarri Ziburukoa eta Joan Tartas.
EZAUGARRIAK:
-
Sarako eskolako idazleak batzen dituzten ezaugarriak hauek dira:
-
Gehienak liburu erlijiosoak idazten zituzten elizgizonak ziren.
-
Guztiek heziketa humanistiko sakona zuten.
-
Herri euskaratik hurbilago zegokeen hizkuntza bat erabili zuten, Joanes Leizarragak erabilitako maila jasotik aldenduta, baina haren lorpen batzuk bereganatuta, gutxienez grafian eta lexikoan.
-
Talde bat osatzen zuten eta elkarri eliz-oniritziak eta poemak idatzi zizkioten.
-
Bereziki olerkigintza jorratu zuten.

